Alerta laranja izan den hiru egunen balantzearen arabera, Ereagako pasealekuko baranda-hormatxoko 55 metrok kalte materialak jasan dituzte; era berean, Portu Zaharreko hainbat estolda-estalki altxatu dira.
Olatuek ekarritako hondarra garbitzeko zerbitzua martxan jarri du gaur Getxoko Udalak. Era berean, itsasoaren baldintzek uzten dutenean, apurtutako pasealekuko hormatxoaren konponketa-lanak abiatuko dituzte. Izan ere, gaurtik, eguaztenetik, barikura bitartean indarrean jarraituko du abisu horiak.