2020. urtean elikadura osasungarria eta jasangarria sustatuko duten hausnarketa-jardunaldiak eta guneak antolatu dituzte azken hiru urteotan parte hartu duten eragile guztiakaz. Aurten ekimenak hartuko duen norabidea aztertuko dute datorren eguaztenean.
Topaketa 12:00etan hasiko da Getxo Elkartegian, Ogoño 1 kalean, Areetan. Helburua da Getxo Elika komunitatea osatzen duten pertsona eta erakunde guztiak biltzea, baita elikaduraren balio-kateko maila ezberdinak ordezkatzen dituztenak argitzea ere. Jardunaldia 14:30ean amaituko da elkarteko kideek antolatutako catering osasungarri bategaz. Ekimen horretan parte hartzeko webgunean eman behar da izena.
Zer egiten du Getxo Elikak?
2018an abian jarri zenetik, elikadura osasungarri eta jasangarria mantentzearen alde elkarrizketa osasungarriak eta sentsibilizazio-ekimenak bultzatu ditu iniziatiba horrek.
Azken urteetan garrantzia eman dio elikadura osasungarriari eta tokiko jardunbide egokiei. Horrez gain, elikadura-ohitura onak mantentzearen garrantzia nabaritu gura izan dute, baita elikadura osasungarriagaz loturiko komunitatea sortu ere. Era berean, elikadura egokiaren inguruko ekonomia sortzeko enpresa-ekimenak babestu ditu.