"Gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko asmoz" sortu zuten Lur eta Amets proiektua Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak; 2015 urtean sortu zuten Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia ezagutza-liburua eta ondoren sortu zituzten umeei zuzenduriko bederatzi ipuin eta galdera-erantzunetako mahai-jokoa.
Algortan asteburuan
Pertsonaiek bizia hartu dute gero, eta Euskal Herria autobus magiko batean zeharkatu dute abendutik otsaila artean; guztira, hamaika geldialdi egin dituzte familia eta lagun artean "Lur eta Ametsen abenturak" partekatzeko. Durangon, Arrasaten, Altsasun, Eibarren, Gasteizen, Getxon, Iruñean eta Donostian izan dira, besteak beste, filmaren protagonistak, eta harrera ezin beroagoa egin diete antzoki eta areto denetan. Orain, berriz, pantaila handira egin dute salto eta zinemetan topatuko dituzte neska-mutikoek.
Aste-akabuan filma ikusteko aukera egongo da Getxo Zinemetan. Otsailaren 14, 15 eta 16an egingo dute emanaldi bana, 18:10ean hasita, eta beste behin emango dute datorren asteko eguenean, hilak 29, ordu berean.