Itzubaltzeta/Romori dagokionez, ibilgailuen zirkulazioa moztuko da desfilea igarotzen den kaleetan, eta alboko kaleetatik desbideratuko da. Ibilbidea 10:30etik 12:00etara izango da, Romo Ikastetxe Publikoaren sarreratik abiatuko da eta Gobelaurre, Ezequiel Agirre, Kresaltzu, Gorbeia, Gobelaurre eta Luis Lopez Osesetik igaroko da.
Algortan ere, desfilea egingo dute 10:30etik 12:00etara, eta ibilgailuen zirkulazioa eten egingo da hurrengo ibilbide honetan: Sarrikobasoko biribilgunea (Redentor kalearen ondoan), Sarrikobaso, Algorta etorbidea, Mariandresena, Telletxe, Algorta etorbidea eta San Nikolas plaza.
Azkenik, Areetan, Divino Pastor ikastetxeko desfilea arrastian egingo dute, 15:30etik 16:30era. Ibilbide dinamikoa izango da; ondorioz, zirkulazioan mozketak egingo dituzte eta noizean behingo auto-ilarak sortuko dira, martxa igaro ahala, honako puntu hauetan: aipatutako ikastetxeko irteera -Gobela kaleko 17.ean-, Bidebarrieta, Nagusia, Arlamendi, Las Mercedes, Amistad, Mayor, Santa Ana eta Gobela kaleetan; azken horretan amaituko da desfilea, ikastetxean bertan.