Joan den otsailaren 11ko goizaldean atzeman ziren kalteak, Udaltzaingoko patruila batek kalte handiak zituzten hainbat ibilgailu aurkitu zituenean. Kaltetutako ibilgailuak aparkatuta zeuden kaleetan ikerketa-lana egin ondoren, agenteek gertakarien arduraduna identifikatu zuten, eta hark, polizia-etxean, onartu egin du bertan parte hartu izana.
Kaltetutako ibilgailu guztien peritatze baten faltan, eragindako kalteen balio ekonomikoa 50.000 euro ingurukoa izan daitekeela jakinarazi dute udal-iturriek. Getxoko Udaltzaingoak dagozkion polizia-eginbideak bideratu ditu eta Guardiako Epaitegira igorri ditu.