Zurrumurrurik Ez urteko topaketa: "Gure hastapenetara itzuliz"

Erredakzioa 2020ko mar. 5a, 13:34
Zurrumurruen kontrako topaketa baten artxiboko irudia. © GETXOKO UDALA

Getxoko Udalak sustatutako Zurrumurrurik Ez Estrategiaren barruan antolatutako urteko topaketa izango da martxoaren 21ean, zapatuan, Romo Kultur Etxean. Gure hastapenetara itzuliz lelopean, 10:30etik 14:30era, Zurrumurruen aurkako agente zahar eta berrien arteko topaketa eta hausnarketarako gune bat sortuko da hiritarren sarea sendotzeko, talde-sentimendua sustatzeko eta udalerriko aniztasuna eta kulturartekotasunaren inguruko erronkak aztertzeko. Asier Gallastegi hezitzaileak gidatuko ditu saioko jarduerak.

Topaketan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman dezakete 662 425 662 telefono zenbakian edo antirumores@getxo.eus helbide elektronikoan. Cateringa eta haurtzaindegi zerbitzua izango da, baina hori gutxienez bi egun aurretik eskatu beharko da.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun