Koronabirusa Uribe Kostan

TAO zerbitzua bertan behera utzi dute Getxon

Erredakzioa 2020ko mar. 16a, 18:38

Getxoko udal-gobernuak TAO zerbitzua bertan behera utzi du gaur astelehenetik eta abisu berria eman arte, osasun-larrialdiko eta alarma-egoerako testuinguru orokorrean.

Testuinguru horretan bertan, ezohiko osoko bilkura deitu du eguazten honetarako, hilaren 18rako, 9:30ean, hilabete amaierako ohiko bilkuraren ordez, ateak itxita, publikorik, komunikabiderik eta streaming-ik gabe.

Gehienez 11 zinegotzik parte hartuko dute, informazio-batzordeen eta, beraz, osoko bilkuren proportzionaltasuna errespetatuz.

Era berean, bertan behera utzi dira Udaleko erakunde autonomoetako informazio-batzordeak eta zuzendaritza-batzordeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun