Alarma-dekretuaren ondoren behin-behineko beste baliabide batzuk egokitu ziren, Berangoko aterpea kasu, eta orain, erabaki da Andra Marin aipatutako ekipamendua irekitzea eta Berangokoa ixtea, pertsona kopuru handiago hartzeko eta beharrezko segurtasun-neurriak hobeto bete ahal izateko (pertsonen arteko gutxieneko distantzia, elikadura…).
Aterpetxea Andra Mari kiroldegiko ikasketa geletan egokitu da, gehienez 25 lagunentzat. Lo egiteaz gainera, erabiltzaileek eguna instalazioetan igaro ahal izango dute eta mantenua (gosaria, bazkaria eta afaria) jasoko dute, Algortako Karidade kaleko zentroak emanda.