Koronabirusa Uribe Kostan

Irailaren 18ra atzeratu du Getxoko Udalak Revolver taldearen kontzertua

Erredakzioa 2020ko mar. 26a, 17:25

Getxoko Kultur Etxeak data berria jarri du biharko, martxoak 27, Muxikebarri zentroan programatuta zegoen Revolver taldearen kontzerturako. Izan ere, saio hori bertan behera geratu zen, Covid-19aren epidemiaren ondorioz ezarritako alarma egoera dela eta.

Carlos Goñi buru duen taldea irailaren 18an arituko da, leku eta ordu berean (Muxikebarri zentroa, 20:00etan) eta sarrerak salgai egongo dira alarma egoera amaitu eta gero, 25 euroan.

Revolver talde ospetsuak "Revólver, 30 años" bira abian jarri du azken hiru hamarkadetan bandaren ospea bultzatu duten abestiakaz, eta baita hain ezagunak ez diren baina taldekideentzat garrantzi handia duten kantakaz ere. Saioan ez dira faltako sorpresak eta horri esker biraren kontzertu guztiak desberdinak izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun