Behin-behinean, abuztuan egitea aurreikusi dute, baina pandemiaren bilakabidearen arabera jokatuko dute betiere. Baliteke, honenbestez, aurtengo Euskarabentura bertan behera uztea. Behin betiko erabakia maiatzaren amaieran hartuko dute antolatzaileek, "une horretan indarrean dauden neurri eta aholkuak" aintzat hartuta.
Aurtengo espediziorako hautatuen zerrenda apirilaren 15ean ematekoa zuten, baina hori ere maiatzaren 31ra atzeratu dute.