Udaltzainen jarduketa "hutsegitea" izan zela azaldu du Getxoko Udalak, eta daborduko artxibatuta dagoela salaketa. Gertakariak jazo eta ia berehala esan zuen Udalak ustezko arau-haustearen akta berrikusiko zutela. Hasiera batean, maskararik ez izatagatik ipini zioten isuna okindegiaren ugazabari.