Kasu positiboak eman diren solairuetako pertsonak isolatuta daude beren logeletan, eta gaurtik aurrera, eguaztena, Covid-19ko testa egingo zaie bertan bizi diren guztiei (82 egoiliar dira denera).
Era berean, Osakidetzak ezarritako protokoloari jarraituz, gaurtik aurrera ere testak egiten hasiko zaizkie Jesusen Bihotza egoitzako erabiltzaileakaz harremanetan dauden langileei.