Datorren astean edukiontzietan hori eta urdinetan aho-sistema instalatzeko lanak hasiko dira egiten, horiek abenduaren amaieran esleitu ondoren. Muntatze lanen iraupena hilabete bikoa izango da, gutxi gora behera, eta Areetako eta Algortako erdiguneetan hasiko dira egiten. Egun dauden estalkiak kenduko dira eta ahoa dutenak ipiniko dira. Horregatik uneren batean edukiontziren bat estalkirik gabe egon daiteke.
112.119 euroko kostua izango duen jarduketa hori 2019rako Partaidetza-Aurrekontuen barruan kokatzen da; aurrekontu horietan, herritarrek lehenetsitako aukera edukiontziak aldatzeari buruzkoa izan zen, horiek irisgarriago egiteko.
Pedala jartzearen afera
Herritar asko kexu da edukiontziak zabaltzeko pedala berreskuratu beharra dagoela; Udalak, bere aldetik, uste du aho-sistema horren bitartez estalkiak eskuagaz ez ukitzeko eskaria ase ahal izango dela.