Aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamenduan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu du Etxealditik Euskaraldira ekimenak: "bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta leihoak erabili ditzagun partekatzeko".