Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?

Erredakzioa 2020ko api. 24a, 10:10

Etxealditik Euskaraldira ekimenak euskaraz aritzeko ohiturak indartu gura ditu konfinamenduan gauden egunotan. Horretarako, hainbat aukera eskainiko ditu egunez egun, maiatzaren 3ra bitartean. Gaur lehenengo proposamena egin du, barikua dela kontutan hartuta, eta inolako adin-mugarik gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka euskaraz jolasteko.

Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!
 
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun