Getxoko Udalak bihartik aurrera jarduera osasungarriez gozatzera animatu ditu herritarrak

Erredakzioa 2020ko mai. 1a, 17:28

Bihartik aurrera uretako kirolak baimenduko dira Getxoko hondartzetan, betiere ibilgailua edo garraio publikoa erabili behar ez bada. Era berean, gune natural eta berdegune guztiak zabalduko dira, baita bidegorri berriak egokitu ere, besteak beste.

COVID-19k eragindako osasun-krisialdian jarduera fisiko ez-profesionala eta aire zabaleko paseoak egiteko baldintzei buruz gaur Gaur BOEn argitaratu den apirilaren 30eko SND/380/2020 Ministro Aginduaren aurrean, eta espazio publikoaren erabilera erraztu eta antolatze aldera, bihartik, maiatzaren 2tik aurrera, gomendatutako segurtasuneko pertsonen arteko distantzia mantenduz, Getxoko Udalak honako hau gogoratzen du:

  • Uretako kirolak (surfa, paddle surfa, piraguismoa, igeriketa) baimentzen dira Getxoko hondartzetan, baldin eta ibilgailua edo garraio publikoa erabili behar ez bada pertsonak edo materiala mugitzeko.
  • Gune natural edo berdegune guztiak erabil daitezke, hiriguneetan jende pilaketak saihesteko.
  • Ezin izango dira erabili eremu zigilatuak edo kirol-instalazio itxiak (Getxo Kirolak, Fadurako parkea).
  • Getxon, 30 km/h-ko errail-eremu gehiago mugatzen hasiko dira, bizikletak eta ibilgailuak elkarregaz bizitzeko abiadurarik handiena dutenak, lehenari lehentasuna emanez.
  • Udaltzaingoak megafoniaz gogoratuko du jarduera osasungarri batez goza daitekeela, pertsonen arteko 2 metroko segurtasun-distantzia errespetatuz eta beharrezkoak ez diren geldialdiak saihestuz.
 

Gaindegiak prestatu duen mapa interaktiboari esker, paseoak noraino egin ahal diren jakin daiteke. Erabiltzaileak lehenik bere herria bilatu behar du bilatzailean, eta ostean, etxebizitzaren gainean klikatuta, kilometro bateko eremua markatzen du mapak.

 Informazio guztia: https://boe.es/boe/dias/2020/05/01/pdfs/BOE-A-2020-4767.pdf

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun