Koronabirusa Uribe Kostan

Jarduera fisikoa Uribe Kostan: ordutegia eta irizpideak

Iker Rincon Moreno 2020ko mai. 1a, 12:00

Orokorrean, kirola egiteko eta paseatzera joateko ordutegia 06:00etatik 10:00etara edo 20:00etatik 23:00etara izango da. Hala ere, adinaren arabera, ordutegi bat edo beste errespetatu beharko da. Barrika, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen, aldiz, ez da horrelako ordutegi-mugarik egongo, 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak direlako.

 

Gaindegiak prestatu duen mapa interaktiboari esker, paseoak noraino egin ahal diren jakin daiteke. Erabiltzaileak lehenik bere herria bilatu behar du bilatzailean, eta ostean, etxebizitzaren gainean klikatuta, kilometro bateko eremua markatzen du mapak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun