Bizi dugun ezohiko egoera dela eta, 2019-20ko denboraldia bertan behera uztea erabaki du Espainiako Errugbi Federazioak. Horren ondorioz, Getxo Rugby Ohorezko Mailara bueltatuko da, bigarren mailan puntu gehien duen taldea izateagatik; 7 puntuko aldea atera dio bigarrenari, Bizkaia Gernika taldeari. Kontrakoan, Hernani taldea kategoriaz jaitsiko da, maila goreneko ligan azkenengoa gelditu ondoren.
Maila gorenera igotzeko aukera izan zuten getxoztarrek iaz, baina azkenean ezinezkoa egin zitzaien Sevillako Ciencias taldearen kontra 26-12 galdu ondoren. Orain, aldiz, koronabirusak eragindako krisiak igoera hori aurreratu egin die, liga oparo bat bete ondoren.