Getxo Rugby taldea azkenengo unera arte bizirik mantentzen saiatu zen atzo Sevillako Ciencias taldearen kontra jokatutako final-atarietako kanporaketan, azken horiek akabuko minutuetan gailendu ziren arren. Hala, getxoztarrak Ohorezko A mailarako igoera fasetik kanpo gelditu dira.
Hamalau puntuko aldea lortu zuten sevillarrek atzoko partidan; hala ere, joan-etorrien ondoren, orokorrean 39-36 puntukoa izan da kanporaketako emaitza, Ciencias taldearen alde.