Koronabirusa Uribe Kostan

Getxoko Udalak 1.300 aurpegi-pantaila banatuko dizkie ile-apaindegiei

Erredakzioa 2020ko mai. 14a, 09:55

Artxiboko irudia. © EUDEL

Getxoko Udalak 1.300 aurpegi-pantaila banatuko ditu gaur, eguenean, ile-apaindegietarako eta estetika aretoetarako. Gainera, 18.000 maskara eta 300 litro gel ere banatuko ditu enpresen artean, izakinak amaitu arte. Zehazki, 50 maskara eta 2,5 litro gel banatuko dituzte enpresa bakoitzeko, eta ile-apaindegi edo estetika zentro bakoitzeko 5 pantaila.

Banaketa leku hauetan egingo da:

  • Areeta: Getxo Elkartegia (Ogoño kalea, 1), 8:30etik 14:30era.
  • Itzubaltzeta/Romo: RomoComic (Gobelaurre kalea, 17), 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
  • Algorta eta Andra Mari: Amets (Telletxe, 13), 9:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Horrela, Udalak, guztira 30.000 maskara, 400 litro gel, 1.300 aurpegi-pantaila eta 6.000 eskularru pare banatuko ditu, bi unetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun