Andra Mari berdez janzteko deia egin du jai-batzordeak

Iker Rincon Moreno 2020ko mai. 15a, 16:30

Aste-akabu honetan ospatzekoak ziren Getxoko San Isidro jaiak irailera atzeratu dituzte. Hala ere, auzoa egunotan leiho eta balkoietan zapi edo oihal berdeak eskegitzeko deia egin du jai-batzordeak. Era berean, argazkiak edo bideoak sare sozialetan partekatzeko eskatu du: "Sari berezi bat irabazteko aukera egongo da!".

Facebook, Instagram edo emailez bidalitako edukirik originalenak herriko dendetako produktuez osatutako otzara irabaziko du. Parte-hartzaile denen artean ere beste bat zozkatuko dute.

Erlazionatuak

Andra Mariko jaiak, irailean

Erredakzioa 2020 mar 30 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun