Mahaiaren bueltan otordu baterako elkartu eta hainbat modutara bertsogintza egitea, hori bezain sinplea da Ase Bertsoz. Oraingoan ere Jitsi Meet plataforma erabiliko dute topaketarako. Maiatzaren 28an, 20:00etan hasita egingo dute maiatzeko saioa, eta izena emateko bide hauetako bat erabili beharko da, maiatzaren 27ra bitartean (egun hori barne):
- Telefonoz: 605 704 385 / 688 652 917
- Posta elektronikoz: albegetxo@gmail.com / azebarri@gmail.com
Norberak gura duen mailan eta neurrian har dezake parte, hau da, entzun bakarrik, entzun eta batzuetan punturen bat bota, puntukako katean parte hartu, koplaren bat bota, zortzikoren bat... Oraingoan, eta hilabetea beharginen gunagaz hasi zenez gero, lana izango da saioaren ardatza. Horregatik, antolatzaileek ohartarazi dute: "Saio telematikoan parte hartzeko, emon izena eta aukeratu lan-tresna bat, bertso-lanari ekiteko!".