Uztailaren 25ean Nazioarteko Paella Lehiaketaren 65. edizioa zelanbait "aurrera ateratzeko" asmoa du Itxas Argiak. Izan ere, herritarrei adi egoteko eskatu diete, "gure berrien zain", lehenbailehen aurtengo edizioko egitaraua plazaratzeko asmoa dute eta.
"Bide batez", gaineratu dute, "animatzen zaituztegu urtero egiten duzuen bezala aurten ere Paelletan parte hartzera; adi egon gure komunikazio-bideetan argitaratuko ditugun oharrei".