Koronabirusa Uribe Kostan

Getxoko udako jaiak, bertan behera

Erredakzioa 2020ko mai. 20a, 09:38

Aurtengo jaiak irailera arte bertan behera uztea erabaki du Getxoko Udalak. COVID-19ak eragindako larrialdi-egoera eta aire librean jarduerak egiteko eta ekitaldi jendetsuetan edukiera mugatzeko irizpideak aztertu ostean hartu du erabaki hori. Udal-arduradunek azaldu dutenaren arabera, gizarte-egitura suspertzeko, jaien egunetan jai-batzordeek sare sozialen bidez ekitaldiak antolatzea bultzatuko dute.

San Isidro (irailaren bigarren asteburura atzeratuak), Zubilleta, San Juan (Andra Mari), Santa Ana, San Inazio, Itzubaltzeta/Romo eta Portu Zaharreko jaiak ez dira ospatuko, ezta Nazioarteko Paella Lehiaketa ere. Uztailean zehar berriro ere aztertuko da egoera, Mesedeetako eta San Martin jaiak osasun-berme guztiakaz antolatzea posible den erabakitzeko. Hala jakinarazi du Udalak ohar bidez.

Zenbait jai-batzordek herritarrak animatu eta gizarte-egitura suspertzeko eskaerari erantzunez, Udalak aurtengo jaiak antolatzeko diru-laguntzaren aurrekontuaren % 15 emango die iraila bitarteko batzordeei ekitaldi programa bat gauzatzeko, higiene- eta osasun- bermeak mantenduta. Programa horrek honako ekitaldi hauek hartuko ditu: streaming bitartez eskainitako ikuskizunak, online lehiaketak, merchandisingaren diseinu eta ekoizpena eta sare sozialen bitartez jaiak gizarteratzeko bideo baten grabaketa. Gainerako aurrekontua bertoko kultura sektorea sustatzeari zuzendua egongo dela azpimarratu du Udalak.

Erlazionatuak

Andra Mariko jaiak, irailean

Erredakzioa 2020 mar 30 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun