Bestalde, Paula Guerra Madrilgo SOS Arrazakeriako presidenteak ekainaren 10eko mintegian parte hartuko du, osasun-alarmako egoeran dauden arrazakeria-geruzei eta herritarren estrategiei buruz hausnartzeko, Zurrumurruen aurkako diskurtso sendo bat egin ahal izateko.
Bi mintegiak 18:00etan hasiko dira, Zoom aplikazioaren bidez.
Azkenik, ekainaren 17an, 17:30ean, Asier Gallastegik dinamizatutako topaketa birtuala egingo da (Zoomen bidez ere), Zurrumurrurik Ez Estrategiaren ibilbidea eta etorkizuna aztertzeko.
Hiru jardueretarako izena emateko, antirumores@getxo.eus helbidera bidali behar da mezu bat.