Getxoko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak 15.000 maskara jasoko ditu 250 etxebizitzetako erabiltzaileen artean banatzeko; tutoretzapeko apartamentuetako erabiltzaileek 3.000 jasoko dituzte; udal-egoitzako etxebizitza komunitarioko egoiliarrek 700 maskara izango dituzte; Bazterketa-zerbitzuek (Caridad kaleko eta Andra Mariko aterpetxeetako gaueko harrera) 3.000 maskara; Eguneko arreta-zerbitzuek 1.300; 10.000 maskara banatuko dira ke-detektagailu bat instalatuko zaien adineko pertsonen artean eta Gazte-zerbitzuetako erabiltzaileen artean (Gazte-lonjak, Gaztelekuak...).
Bestalde, Sortarazi, Gurutze Gorria, Caritas eta DYA erakunde laguntzaileek 5.000 maskara bana jasoko dituzte, eta San Nikolas parrokiak eta Hijas de la Caridad erlijiosoek 1.000 bana, zaintzen dituzten familien eta pertsonen artean bana ditzaten. Aldi berean, Sarekidek 10.000 maskara jasoko ditu, beharren arabera udalerriko elkarteen artean banatzeko.