Koronabirusa Uribe Kostan

Zabaldu da jai-batzordeen ekimenen antolakuntzarako diru-laguntzak eskatzeko epea

Erredakzioa 2020ko eka. 8a, 10:56

Aurten ez da ohiko jaialdirik egongo udan.

Getxoko Kultur Etxeak onetsi egin du udalerriko jai-batzordeei eta Nazioarteko Paella Lehiaketaren antolatzaileei zuzendutako diru-laguntzak eskatzeko deialdia. Helburua da sare sozialen bitartez ekintzak edo bestelako ekimenak antolatzea, betiere publikorik gabe, "COVID-19ari aurre egiteko mugapenak direla eta", arduradunek azaldu dutenez.

Getxoko Kultur Etxeak onetsi egin du Andra Mari, San Juan (Zubilleta eta Andra Mari auzoak), Santa Ana, Iñaki Deuna, Itzubaltzeta/Romo eta Portu Zaharreko jai-batzordeei eta Nazioarteko Paella Lehiaketaren antolatzaileei zuzendutako diru-laguntzak eskatzeko deialdia. Deialdi horretarako aurtengo aurrekontua guztira 25.871 eurokoa izango da eta sare sozialen bitartez burutuko diren ekintzak zein beste motatako ekimenak ordaintzeko erabiliko da. Ekimen horiek guztiak publikorik gabe izango dira, COVID-19a dela eta ezarritako mugapenek eraginda.

Diru-laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 30ean ireki zen eta auzo bakoitzeko jaiegun zehatza baino 30 egun natural lehenago itxiko da, "Zubilleta eta Andra Mari auzoetako San Juan jaietan izan ezik, hauetan epea 10 egun natural lehenago bukatuko da", azaldu dute udal-iturriek.

Baloratuko diren irizpideak honakoak izango dira: ekitaldi bera aurreko urteetan antolatzen eskatzaileak duen eskarmentua, antzeko ekitaldiak antolatzen duen eskarmentua eta aurkeztutako egitaraua. Oinarriak eta eranskinak www.getxo.eus web orritik deskargatu daitezke.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun