Andraderen esanetan, 2013an proiektu bat kontratatu zuen Udalak, Areetako pista horretan irristailuek egiten duten zarata ahal¡k eta gehien murriztu eta inguruko bizilagunei molestiarik ez eragiteko. Orduko hartan 5.747,5 euro ordaindu zirela gaineratu du Andradek, eta udal-gobernuari galdetu dio ea zergatik ez den pantailarik instalatu oraindino.
Edozein kasutan pantaila horiek orain ipin daitezela eskatu du Alderdi Popularrak.