Udako denboraldian ohikoa denez, igerileku olinpikoaren ordutegia 7:30etik 21:30era izango da, eta haurren igerilekuak eta berdeguneak 10:30etik 21:30era egongo dira irekita, asteko egun guztietan. Kafetegiko eta jatetxeko zerbitzua, bestalde, 11:00etatik 19:00etara irekiko dute.
Abonatuen premia ezberdinak artatzeko helburuagaz, 7:30etik 10:30era 4 kale gordeko dira 65 urtetik gorako pertsonentzat edo premia bereziak dituztenentzat; eta 10:30etik aurrera, 4 kaleak kendu eta uretako eremu libre bat jarriko da jolaserako. Kale bakoitzean gehienez 4 pertsona ibili ahal izango dira igerian. Oraingoz, kale bakoitzean gehienez 4 pertsonak egin ahal izango dute igeri, baina baliteke laster kopuru hori handitzea.
COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz dauden murrizketak direla eta, dutxarik gabeko aldagela eta bainugela kopuru mugatua egongo da. Horregatik, eremu horien garbiketa-lanak maiz egingo dira, eta abonatuek eskura izango dute eskuak desinfektatzeko gela. Armairuak eta lehorgailuak ere ez dira erabilgarri egongo.
Kanpoko igerilekuak ekainaren 19tik irailaren 13ra arte egongo dira zabalik, eta horrez gainera, pasa den ekainaren 1etik aurrera erabil daitezke Fadurako atletismoko pista, belodromoa, belar artifizialeko erabilera anitzeko kantxa, saskibaloiko kantxa estali gabeak eta estali gabeko tenis eta padel pistak. Instalazio horiek erabiltzeko ere aurretiko erreserba egin behar da.