Gutxienez, Arrigunaga hondartzaren inguruan aparkatuta zeuden 13 ibilgailu kaltetu zituzten joan den aste-akabuan. Iturrien arabera, jazoera zapatu goizaldean izan zen. Ez da lehenengo aldia mota honetako gertakariak atzematen direnak inguruotan; joan den otsailean ere Arrigunagako eta inguruetako hainbat kaletan 60 ibilgailuri nahita eragindako kalteen ustezko egilea atxilotu zuten. Kasu horretan 53 urteko Algortako bizilaguna zen eta gertakariak aitortu zituen. Autoetan eragindako kalteak 50.000 euro ingurukoak izan ziren eta 52 salaketa aurkeztu ziren.
Oraingo honetan ere, Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertakaria argitzeko.