Udalak azaldu duenez, jarduera horren helburua da inguru horretan ibili ohi diren autobusen ibilbideko zirkulazio-baldintzak hobetzea, batez ere ibilgailu horiek bertan dagoen autobus-geltokiaren inguruan egiten dituzten maniobrei dagokienez. "Beraz, oinezkoen zein ibilgailuen zirkulazioaren segurtasun-baldintzak hobetu nahi dira", azpimarratu du Udalak.
Lan desberdinak egiteak izango dituen eraginei dagokienez, Azkorri-Gorrondatxeko aparkaleku publikorako sarbidea irekita egongo da, baina, batzuetan, ibilgailuei bide alternatiboa eman beharko zaie.