Azkorri babes dezagun!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2020ko uzt. 2a, 11:38

Kezka handiz jarraitzen ari gara Gorrondatxe hondartzako errepidearen lanak. Bertan Getxoko Udalak biribilgune bat eraiki nahi du, teorian autobusak ezin duelako buelta eman segurtasunez, gero eta kotxe gehiago batzen direlako bertan.

EAJ-PSEren Udal Gobernuak esan zuen obrek "ez zutela berdegunean eraginik" izango: argazkia ikustea besterik ez dago hori ez dela horrela konturatzeko. Beste behin ere, porlana eta grisa berdearen gainetik.

EH Bilduren arabera, ezinbestekoa da Azkorri eta Gorrondatxe ingurua babestea. Gero eta gehiago dira inguru horretara kotxez joaten direnak, eta horrek arazoak sortzen dizkie bertako auzokideei, kutsadura eta zarata areagotzen du, inguru naturala dena gero eta urbanizatuagoa izaten ari da... Getxoko Udalari dei egiten diogu neurri eraginkorrak har dezan Azkorri eta bere ingurua babesteko. Halaber, mugikortasunean ere alternatibak eskaintzea beharrezkoa da: autobusaren maiztasunak handitu, bizikletentzako aparkaleku seguruak sortu, kotxeek txarto aparkatzea debekatu, bizikletaz eta oinez joateko kanpaina abiatu eta abar.

Adi jarraituko dugu!

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun