Usategiko igogailua ipintzeko lanak hasiko dira gaur

Erredakzioa 2020ko uzt. 6a, 10:52

Gaur, astelehenean, hasiko dira Algortako Usategiko igogailua eraikitzeko lanak. Azpiegitura horren helburua da oinezkoen ibilbiderako eta Usategi kafetegirako irisgarritasuna hobetzea. Lanon iraupena 6 hilabetekoa izatea aurreikusi du Udalak; 380.000 euro inbertitu dute horretarako.

Jarduketa horren ondorioz, Genaratxuko biderako sarbidea itxita egongo da Usategitik, bai eta Genaratxuko egonlekua ere, Usategirako norabidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun