Bidegorriak kaiko pasealekutik hurbilen dagoen erreia hartzen du Triangelutik José Luis de Ugarte kaleko bidegurutzeraino (joan-etorrikoa izango da), eta ondoko erreia utzi da gainerako ibilgailuak erabiltzeko (Areetako noranzkoan, gaur egun bezala). Beraz, bidegorriak Avanzadatik Neguri-Romogaz eta Zugazartetik Areetako etorbideagaz lotzeko aukera ematen du (Areetako etorbidea 30 km/h-ko gunea da duela egun batzuetatik). Gainera, kaiko pasealekuan dagoenarekin lotzen da.
Etorkizuneko ordenantza
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren (2017-2030) helburuak lortzeko, beharrezkoa izango da, gainera, arrazoizko epe batean, bidegorrien erabilera arautuko duen ordenantza bat izatea, behar den mugikortasun berriaren barruan. Horrek eguneroko bizimoduan funtsezkoak diren leku eta zerbitzuetarako mugikortasun eta irisgarritasun handiagoa erraztu beharko du, ahalik eta segurtasun handienagaz, ingurumenari (tokikoa eta globala) ahalik eta gutxien eraginda eta gizartean ahalik eta gehien integratuta.
Etorkizuneko araudi horren helburuak hauek izango dira: ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea, oinezkoen mugikortasuna gehiago erraztea, garraio publikoaren ahalmenak aprobetxatzea, bizikletaren eta NMI (Norberaren Mugikortasunerako Ibilgailuak) sustatzea, eremu publikoan ibilgailuen presentzia murriztea, banaketa-lanak erraztea, ingurumen-inpaktuak murriztea eta segurtasuna areagotzea.