Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometro ibiltzea da #IzanBidearen erronka: 3.127.326. Oinez, bizikletaz, igerian edo zelangura egin daitezke ibilbideak, herrietan Sarek antolatutako deialdiakaz bat eginez edo nor bere kontura, baina betiere motordun ibilgailuak erabili barik. Joan den ekainaren 21ean hainbat oinezko martxa egin ziren Uribe Kostan, eta zapatuan bizikletaren txanda izango da.
Uztailaren 23, 34 eta 25a egingo den itzuliaren azken etapak egingo dira zapatuan. Uztailaren 23an, Lekunberritik Hernanira martxa egingo dute, Nafarroa eta Gipuzkoa batuz. Uztailaren 24an, Urduñatik Durangora martxa izango da, Araba eta Bizkaia lotuz. Eta azkenik, uztailaren 25ean, lau etapa izango dira, Euskal Herrian dauden lau espetxeetatik hiriburuetara (Zaballa-Gasteiz, Basauri-Bilbo, Iruñeko espetxea-Iruñea eta Martutene-Donostia).
COVID-29aren pandemiaren ondorioz, aurten desberdin antolatu dute hiru eguneko ibilaldia: jarraian egin beharrean, egunez egun eta goizez baino ez dira egingo bizikleta-ibilaldiak. Basauri eta Bilbo artekoak 40 kilometro izango ditu denera (hiru ordu inguru), eta espetxetik Getxora joango da lehenik; ondoren, Bizkaia Zubiaren parean buelta eman eta Bilborantz abiatuko da.
Algortako Sarek hainbat modutan parte hartzeko deia egin du: hiru egunetan (horretarako izena eman beharra dago), zapatuko etapa osorik eginez (09:00etan Basaurin hasita, eta hori ere izena emanda), edo Bizkaia Zubian tropelagaz batuta (izena eman beharrik gabe). Hirugarren aukera hartzen dutenentzat hitzordua ipini dute Algortako san Nikolas plazan, 09:45ean (Basauritik etorriko direnak Bizkaia Zubira 10:30ak aldera ailegatuko dela kalkulatu dute).
Argibide gehiago ikus daiteke Sareren webgunean.