Izan Bidea preso eta iheslarien etxeratzea, elkarbizitza eta bakea aldarrikatu gura duen sarea da: "Konponbidearen alde kilometroak egiteko batu garen milaka eta milaka herritarrek abiatutako dinamika". Hala, erronka batean oinarritu dute euren jarduna: 3.127.326 kilometro egitea. "Hau da, Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometro", azaldu dutenez. Kilometrook edozein modutara egin daitezke, betiere motorrik erabili gabe. Horretarako hainbat bide antolatu dituzte herriz herri, urratsez urrats kilometro horiek denak batzeko. Atzo Uribe Kostako txanda izan zen eta antolatzaileek azaldu dutenez, Berango, Erandio eta Sopelatik abiatutako hiru zutabeen bitartez 2.800 kilometro egin zituzten.