Otsailean zurkaiztu zuten Etxetxu, Udalaren aginduz, "baina obrak hasten ez zirenez, udal-arkitektoak ikuskapena egin zuen, eta ondoren, uztailaren 6tik 10era bitarteko astean, egoeraren txostena egin zuen, eta eraikinaren perimetroa hesitu zuen, kalteak saihesteko", udal-iturrien esanetan.
Uztailaren 15ean ugazabari aurrez aurre jakinarazi zitzaion lehenbailehen ekin behar ziola eraikinaren kontserbazioa eta segurtasuna bermatzeari. Herenegun, berriz, arkitektoagaz eta lanak egingo dituen enpresagaz batu zen ugazaba, eta obra hastear dagoela adierazi zuen.