Aurrez iragarrita zegoen legez, Andoni Egañak, Nerea Ibarzabalek, Maialen Lujanbiok, Jon Maiak eta Jone Uriak jardungo dute bertso-jaialdian. Bakoitzari rol ezarriko diote (kartelean ikus dezakezuenez) eta Atopiak egingo ditu aurkezle-lanak. BertsRol Saio Mundiala izendatu dute aurtengoa, eta horraino aztarnak.
Hitzordua, esan bezala, irailaren 2an izango da, 19:30ean, Muxikebarrin. Hau da, Barakaldotik oso hurbil, kartelari kasu egin behar badiogu. ALBEren webguneko agendan ipinitako iragarpena ikustea ere merezi du.
Sarrerak Getxoko kultur etxeetan eros daitezke.