Amaia Agirrek getxoztar denen erantzukizuna eta lankidetza eskatu gura ditu neurri ezagun eta eraginkor batzuetan, COVID-19ak eragindako kutsatzeak moteltzen saiatzeko, “konfinamendu, gaixotasun eta heriotzen garai gogor eta zailetara itzuli beharrik ez izateko”.
Azaldu duenez, neurri ezagunak dira, "zailtasunik gabe bete ditzakegunak eta eguneroko bizitzarako ezinbestekoak direnak":
- Maskara nahitaez erabiltzea.
- Eskuetako higienea zaindu.
- Behar den distantzia soziala mantentzea.
- Aglomerazioak saihestea.
- Arreta berezia izan arrisku handieneko taldeakaz eta, batez ere, adineko pertsonak zaintzen dituztenakaz.
Amaia Agirrek azpimarratu du oso garrantzitsua dela harreman sozialak gutxitzea sektore, adin eta ingurune guztietan. Era berean, adierazi du arreta berezia jarri behar dutela oporretatik itzultzen ari direnek, datozen egunetan beraien kontaktuetan muga bat izan dezaten. "Funtsezkoa da hainbat gunetan emaria kontrolatzen laguntzea".
Amaia Agirrek gogoratu duenez, bestalde, “Udaltzaingoa eta Ertzaintza, Udaleko zerbitzuekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera, giza baliabide eta baliabide tekniko guztiak jartzen ari dira herritarren eskura pandemia hau aurrera egiten ari baita. Baina beharrezkoa da gu guztion lankidetza, gizarte-kontzientzia eta erantzukizuna; getxotar guztiena, COVID-19aren kutsatzeari aurre egiteko”.