Getxophoto irudiaren munduagaz "ezinbesteko hitzordua" dela azpimarratu du Irantzu Uriartek gaur eguerdian Algortako Portu Zaharrean egindako aurkezpenean. Horrez gainera, politikariak adierazi duenez, "Getxophoto erakunde publikoen eta inguruko eragile sozialen arteko elkarlana irudikatzen du baita ere".
Jokin Aspuru Getxophotoko zuzendariak gogorarazi du osasun krisiak jaialdia egokitzea behartu dutela. Hori dela eta, erakusketa ia denak aire zabalean egongo dira eta programa luze bat diseinatu dute, hainbat podcast, app eta proposamen digital hartuko dituena. "Horiek denak sarean garatuko dira", azpimarratu du.
Aurtengo leloak, "Kalera!", eremu publikoa (fisikoa eta online) aldarrikatu gura izan du elkartzeko eta elkar aitortzeko leku gisa. Aurten Jon Uriarte estreinatuko da komisario gisa, eta azaldu duenez, protestarako agertoki eguneratu gisa eta esperimentazio-, jolas- eta ospakizun-eremu gisa antolatu dute Getxophotoren hamalaugarren edizioa.
Jaialdiaren inaugurazio ofizialaren ekitaldia barikuan, irailaren 4an, izango da, 19:30ean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Jon Uriarte komisarioak, jaialdian parte hartu duten artistakaz batera, aurkeztutako proposamenen errepaso bisuala egingo du.
Informazio gehiago eta egitaraua hemen.