Adierazpen askatasuna titulupean, adierazpenak hurrengoa dio: “Ezin uler daiteke profesional bat, kasu honetan kirolaria, kaleratua izatea bere adierazpen askatasunerako eskubidearen erabilera egiteagatik. Kaleratze hau eskubide urraketa larritzat jotzen du Udal honek, bai eskubide zibilen planoan zein, kasu honetan, lan eskubideen planoan. Horrenbestez, edozein pertsonaren adierazpen askatasunerako eskubidea beti errespetatua izan dadin galdegiten dugu”.
EH Bilduk positiboki baloratu du gaur lortutako akordioa. Abuztuaren 30ean egindako kontzentrazioan Getxoko auzokideek ere euren babes eta elkartasuna adierazi zioten Algortako futbol jokalariari, Gu ere bai plataformak egindako deiari erantzunez.