Udalak gogoratu duenez, herritarrek bulego bi horietan askotariko kudeaketak egin daitezke: erroldari buruzko kontsultak, erroldatze-agiriak eskatu, urrutiko ziurtagiriak kudeatu, hainbat zerbitzutarako inprimakiak eskatu, zergak zatikatu, dokumentuak erregistratu eta obra-lizentziak aurkeztu.
Era berean, eta osasun-neurriei eta prebentzio-jarraibideei eusten laguntzeko, HABakaz lotutako kudeaketak egin ahal izateko, hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik barikura) edo https://citaprevia.getxo.eus webgunean.