Bigarren jarduera horrek 48.500 euro inguruko kostua izango du, eta 2019rako Partaidetza bidezko Aurrekontuetan jasotako eskaerari erantzuten zaio. Izan ere, herritarrek lehentasuna eman zioten edukiontzien aldaketari, eskuragarriago egiteko; eta, bestetik, bigarren jarduera horri esker, udal gobernuak EH Bildugaz 2018ko azaroan sinatu zuen hiri hondakin solidoei buruzko akordioa betetzen dela azpimarratu du Udalak, 2022an gaikako bilketan eta bereizketan birziklapenaren %50era iristeko erronkan aurrera egitea ahalbidetuko duten ekintzak inplementatzeko, Europako Zuzentarauei jarraituz.
Izan ere, 2019an hondakinen gaikako bilketaren tasa % 34,50ekoa izan zen, aurreko urtean % 31,31koa izan zen bitartean; eta horrek gero eta hurbilago jartzen du Getxo aipatutako erronka horretatik. Udalaren arabera, zenbakien hobekuntza hori, besteak beste, edukiontziak ipintzeko irizpide berriak ezartzearen ondorio izan da; izan ere, 2016. urtean 1.260 edukiontzi zeuden, eta 2020an 2.211. Hazkunde hori gaikako bilketarako edukiontzietan eman da, eta gaur egun 1.613 dira. Eta horrek Hiri Hondakinen gaikako bilketa % 13 gehitzea ekarri du. Edukiontzi zaharren ordez gaur egungoak erabiltzen direnetik eta 2019. urtearen amaierara arte, urtean 3.000 tona hondakin gehiago jasotzen dira gaika, eta urtean 29.000 tonetatik 10.000 dira guztira gaika biltzen direnak.