Bihar, eguenean, begiratokiko hegala desmuntatzen den bitartean, mozketak aldizkakoak izango dira eta beti obrako orduetan. Hala ere, barikutik aurrera, eta obrak aurreikusitako erritmoan eginez gero, horma eraisteari ekingo zaio, eta, beraz, trafikoa etenik gabe moztuko da eremu horretan, obrako ordutegi osoan.
Lanen ezaugarriak direla eta, ezin da zehaztu zenbat egunetan izango duten eragina mozketek kaian.