Kutsidazu bidea, Ixabel (20:00etan) lanean, Demodé Produkzioak taldeak komedia musikaleko formatua erabili du Joxean Sagastizabalen izen bereko eleberri ezagunen istorioa publikoari gerturatzeko: gazte donostiar bat uda pasatzera joan da mendian galduta dagoen baserri batean, bere euskara hotzeko asmoz. Laster, hizkuntzen arteko desberdintasunek eta baserri-ingurunearen ezjakintasunak sortutako arazoak biziko ditu, Bertan ere Ixabel ezagutuko du, familiaren alaba eta musikaren bitartez elkar komunikatuko dira.
Biharamunean, zapatuan, Ados Teatroak Lloviendo ranas (20:00etan) aurkeztuko du. Horren bitartez, gaixotasun mentalei hitz egiteko orduan dagoen tabua eta arazo horri era argi irekian ekiteko beharra erakutsi nahi dute. Horretarako, taldeak bi aktore eta gaixotasun mentalaren diagnostikoa duten hiru pertsona bildu dira eszenan. Performancearen gertu dagoen lan horretan antzerki-lengoaia ez-konbentzionala eta poetika bisualez josia erabili da publikoarengana heltzeko.
Azkenik, Producciones Come y Calla konpainiak Enigma Pessoa (19:00etan) antzeztuko du domekan, Pablo Viar getxoztarrak zuzendari eta antzerkigile duen lana, hain zuzen ere. Ikuskizunak modu poetikoan zeharkatzen ditu Fernando Pessoaren olerkari portugaldarraren bizitza. Lan hori sortzeko poetaren poemak, testuak eta gutunak bildu dira, baita bere garaiko abangoardia artistikoaren irudiak eta bere bizitzako hain bat pasarte ere, egiazko eta alegiazko egoerak ahaztu gabe, gaztelaniaz, portugesez eta ingelesez antzeztuak.