Joan den aste-akabuan Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Getxon egindako zaintza-dispositiboan 108 salaketa jarri dituzte, COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Horietatik 45 izan dira udalerriko hainbat puntutan kale zurruta egiteagatik; 12 ostalaritza-establezimenduei dagozkie, lokaletan zutik kontsumitzea debekatzen duen araua ez betetzeagatik, bai lokalen barruan, bai kanpoan ere; eta beste 2 ostalaritza-lokalei dagozkie, ixteko ordutegia ez betetzeagatik. Gainontzekoak maskararen erabilerari edo segurtasun-distantzia errespetatu gabe erretzeagaz lotutako arau-hausteei dagozkie.
Udalak, berriz ere, bakarka zein taldeka erantzukizunez jokatzeko eskatzen du, ezarritako araudia betetzeko.