COVID-19a dela eta

Erramun Martikorenaren kontzertua, bertan behera

Erredakzioa 2020ko aza. 3a, 17:06

Artxiboko irudia.

Egungo osasun-egoeraren ondorioz, azaroaren 15erako Muxikebarrin aurreikusita zegoen Erramun Martikorenaren kontzertua bertan behera geratu da. Sarreren diru-itzulketari dagokionez, txartelaz erosi dituztenei ezer egin gabe itzuliko zaie dirua. Eskudiruz ordaindu dutenak, aldiz, Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira gaurtik aurrera dirua eskatzeko. Getxon edo ondoko udalerrietan bizi ez diren erosleen kasuan, mugikortasun murrizketa amaitu eta gero joan ahal izango dira.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun