COVID-19aren pandemiaren bilakaerari aurre egin guran, EAEko taberna denak ixteko agindua eman zuen Eusko Jaurlaritzak joan den zapatuan. Ordutik, taberna denak itxita daude eskualdean. Horren ondorioz, jende ugari lanik gabe geratu da, eta ostalaritzaren sektorean krisia eta kezka areagotu egin dira horren ondorioz. Ostalariek diotenez, egoerari aurre egiteko laguntza gehiago behar dituzte, "baina orain, ez datorren urtean".
Eusko Jaurlaritzak 4.000 eurora arteko diru-laguntzak iragarri ditu ostalarientzako; hala ere, horiek diote letra txiki asko dagoela laguntza horietan, eta ondo aztertu beharra dagoela hori.