Bihar, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da munduan. Hori dela eta, gure hizkuntzaren aldeko bideo bat osatu dute Aixerrota BHIko Musika arloko ikasleek, "Munduko Bertsolaritza" proiektuaren barruan. Nahikari Ayo Bertsolaritza irakasleak azaldu duenez, ezagunak diren abestiei letra berria sortzen ibili dira ekimen horretan, bertsolaritzaren teknikak baliatuta. Kasu honetan, Shakiraren Waka-Waka abestia egokitu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!