Euskaraldiak Getxon utzitakoak gogorarazteko bideoa proiektatuko dute egunotan

Getxo

Getxoko Euskaraldia laburbiltzen duen bideo baten emanaldi bi eskainiko dute abenduaren 21ean eta 28an, Azebarri kultur elkartearen lokalean eta Romo Kultur Etxeko aretoan, 18:00etan, hurrenez hurren. Edukiera mugatua izango denez, erreserba egin beharko da euskaraldiagetxon@gmail.com helbidera idatzita edo deitu zein Whatsapp-a bidalita 688 653 042 telefono zenbakira.